XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edo, erbiak bezela, beti begi zabalik bizi zerate?

Aldameneko gela txiki ontara ekarri bearko ditugu.

Emendik su ematerik ez dago, leiora igo gabe.

Ortaraño ez da ausartuko.

- Utzi oiek nere esku.

Gaur bertan moldatuko ditut.

Ez al dezu emendik joaterik pentsatzen, beste guziak aldegin dute-ta?.

Eskerrak gure txakurrari.

Orren ixkanbillak esnatu naute - Ez, Anttoni. Ni ez naiz emendik joango, bakarrik geratuko banaiz ere.

Ezagutzen det ondo emen dabillen intxixua.

Joango banintz, ez luke parra gaizki egingo.

An ere ez liguke pakean utziko.

Orrek, nai ta nai ez, illa edo bizia, arrapatu egin bear du.

Orduan sinistuko dute ez naizela ni mendi ontako intxixua.

Ardiak, bai, bialiko ditut aitaren etxera.

Mingarria da, izan ere.

Arkume bat iltzerakoan, naigabe ematen dit.

Eta emen il ta txikitu ari dan ori, ni naizela diote errian.

Irabazian edo galduan, bakarrik geratuko banaiz ere, lan au bukatu arte ez det atsedenik artuko.

- Bakarrik? Ez, Joxe Iñaxio. Noranai zoazela, nik jarraituko dizut.

Zure etorkizunarekin bat egiña dago nerea ere.

Azkena jo arte, ni aldamenean edukiko nauzu.

Orren kezkarik ez eduki.

- Eskerrik asko, Anttoni.

Banekien zure pintasuna.

Ordu larrietan olako lagun batek ez du gutxi balio.

- Eta seme-alabak beste leku seguruago batera eramango bagenitu?

- Ez dago gaizki esana.

Askotan nik ere kezkaz pentsatzen det gauz ori bera.

Nai badituzu eraman, ez dizut galeraziko.

Baña non daude seme-alabak beren gurasoen ondoan bano seguruago?